Hello! my name is Paula Fernandez and i'm 16 years old. i live in Urnieta, but i'm studying at Hernani BHI school. in my free time I like to practise athletics and hanging out with my friends, I also enjoy traveling. I think that this is a opportunity to practice english and meet people.
Iruñela
domingo, 7 de abril de 2013
lunes, 13 de junio de 2011
FINLANDIA!
GEOGRAFIA FISIKOA
Erliebea:
120 –180m arteko lautada nagusian kokatua dago. Iparraldean mendikateak daude. Mendirik nagusiena Haltia (1.324m) da, eta ibai nagusiak Tornio, Muonio eta Oulu dira. Finlandian 60.000 laku inguru daude, handienak Saimoa, Inari eta Päijänne izanik. Finlandiako hego-mendebaldean , bereak diren Åland irlak (6.500 inguru) daude.
Klima:
-Tenperatura: Hilabeterik hotzena urtarrila da (-6ºC ) eta beroena uztaila da (18ºC ).
-Prezipitazioak: Urteko prezipitazioak 628mm-koak dira.
-Laburbilduz, Finlandiako klima hotza eta hezea da.
Paisaiak:
iparraldean tundra eta kontinentala-taiga.
Bizi-itxaropena:
Hasieran gizonak (urdin iluna) nahiz emakumeak (urdin argia), biak, bizi itxaropen maila altua dute. Izan ere, 90 urtetara iristen dira. Baina grafikoak adierazten duen bezela, gizon gutxiago iristen dira 90 urtetaraino. Beraz, grafikoak adierazten duena, emakumeak gizonak baino bizi itxaropen handiagoa dutela da.
Gobernua:
Finlandia, Errepublika parlamentarioa da. Gobernua, presidenteak, lehen ministroak eta 200 bazkideko parlamentuak osatzen dute.Herbehereak eta Erresuma Batuarekin batera, Finlandia, parlamentu ez-konstituzionala duen herrialde bakarra da eta hau nahi duena egiteko aske da. 2006. urtean korrupzio txikieneko eta askatasun gehieneko herrialdea izendatu zuten.
Gaur egungo presidentea, Tarja Halonen da. Finlandiako lehen emakumezko presidentea. 2000. urtean aukeratua izan zen eta 2012. urterate iraungo du bere eserlekuan presidente sozialistak. Lehen ministroa aldiz, Matti Vanhanen da, Finlandiako Zentroko Alderdia.
Parlamentua:
Gobernua, Zentroko Alderdiak eta Alderdi Sozial-Demokratak kontrolatzen dute, ezkerti eta berdeekin egindako koalizioei esker. Egungo presidentea, Tarja Halonen, sozialista da, eta lehen ministroa aldiz zentrokoa.
HIZKUNTZAK:
Hizkuntza nagusiak finlandiera eta suediera dira, nahiz eta azkenengoa %5ek baino ez duten hitz egiten. Suediak garrantzi handia izan du Finlandiako historian.
GASTRONOMIA:
Finlandiako gastronomia ugari ditu Europako beste sukaldaritza eskualde batetik eragina dauka, Finlandia, biztanleen sukaldaritzako ohiturak arrain kontsumoa da.
GIZA GEOGRAFIA:
Biztanleria eta dentsitatea:
Biztanleria guztia 5,249,034 pertsonetakoa da.
Finlandiak, 5 bat milioi biztanle ditu eta 16 km²-ko biztanle-dentsitatea, Islandia eta Norvegia ondoren, Europa osoko biztanle-dentsitate txikieneko herrialdea bihurtzen dutenak. Biztanleria, hego-mendebaldeko kostaldean kokatzen da batez ere, beste aldetik.
Hiriburua:
Helsinki da Finlandiaren hiriburua. Finlandiaren hegoaldean dago. Iparraldean bizi den jendea,neguan Helsinkira joaten da bero gehiago egiten duelako.
BIZTANLERIAREN BILAKAERA:
Gaur egungo biztanleak, duela 4.500 urtean ehizatik eta bilketatik bizi ziren Eskandinaviako tribuetatik zuzenik datozela uste da, baina gehienek hauek, gaur egungo samiarrak zirela uste dute eta gaur egungo biztanle gehiena inguruetatik etorritako arraza nahasketaren ondorio direla. Izan ere, samiarrak, Zirkulu Polar Artikoan bizi izan dira duela 7.000 urte baino gehiagoz. Gaur egun, 4.500 inguru baino ez dira gelditzen Finlandian (Laponia Probintzian), eta gutxiengoen eskubideak dituzte, bere hizkuntza eta kultura mantentzen lagundu dutenak.ERLIJIOA:
Finlandiako Eliza nagusiak leturahoa eta ordoxoa dira.
-luteralismoa: %82,5
-sinisgabeak:%15,1.
-beste batzuk: %1,2.
TXANPONA:
Euroa.
KIROLAK:
FC Hanka Espaoko futbol taldea da. 2005.urtean lehenego mailara igotzea lortu zuen lehenengoz sortu eta 48.urtera. bere etxeko koloreak beltza eta horia dira. Palloseura loemi kings edo ps kemi kings,kemi hiri finlandiako futbol-taldea da. Suomi-sarja Finlandiako hirugarren mailako izotz-hockey txapelketa da.
Osasuna:
Osasun zaintza aurreratua dauka Finlandiak. Zaintzaren %76,6 publikoa da, hau da Europar Batasuneko portzentaiarik altuenetarikoa, eta mediku bakoitzeko 307 biztanle baino ez daude.1970eko datuak izugarriak izan ziren, bihotzeko gaixotasunaz hiltzen ziren gaixoen kopurua munduko altuena baitzen. Hala ere, gaur egun arazoak atzean utzi dira, eta kirol eta finlandiar sukaldaritzaren hobekuntzek herrialdea munduko osasuntsuena bihurtu da.
Bizi itxaropena, 82 urtekoa da emakumezkoentzat eta 75 urtekoa gizonezkoentzat.
Imigrazioak:
Europa mailan immigrante gutxieneko herrialdea da. Hau da, finlandiarrak %97,6 osatzen duten eta besteak gehien bat inguruko herrialdeetako biztanleak dira (errusiarrak, estoniarrak...) eta iparraldean bizi diren finlandiar samitarrak.
Hiri nagusiak:
Finlandiako hiri nagusiak ondorengoak dira: Ivalo, Rovaniemi, Oulu, Kokkola, Vaasa, Kuopio, Joensuu, Varkaus, Sortavala, Kakisaimi, Vilpuri, Hamina, Loviisa, Kotka, Lahti, Tampere, Pori, Rauma, Turku, Uusikaupunki, Aland; eta azkenik, bere hiriburua Helsinki.
lunes, 30 de mayo de 2011
Kaixo! Egape ikastolan ikasten duen nexka bat naiz, Paula Fernandez. Hurrengo egun hauetan blog batzuk idazten joango naiz zenbait gauzei buruz. gaur lehen bloga idatziko dizuet eta asteko, niretzako, gai interesgarri bati buruz izan da. Nik opor guztiak herri txiki batean pasatzen ditut, Iruñela izenekoa.
Iruñela, Nafarroan deaogoen herri txiki-txiki bat da. Gutxi gorabehera 50 biztanle izango ditu.
Iruñelako bitxikeri bat,
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)



